Igeldo nekazal turismoan deskantsatzen zauden bitartean zure oporraldia ahaztezina egiteko eta benetan ondo pasatzeko ekintza ugari egin ditzakezu.
Gure etxetik gertu pasatzen diren GRa edota Santiagoko Bidearen iparraldeko bidea hartuz menditik ibilaldi lasaiak egiteko aukera izango duzu. Santiagoko Bidea gure etxetik 50 metro eskasera egotean, Donostiatik pasatzen diren erromesek ere bertan egonaldia egiteko aukera aparta dute.
Emozio handiagoak nahi badituzu, gure etxe ondoan hegaldiak egiteko zelaiak eta parapente eskola bat dago. Beraz, Kantauri itsasoko kostaldetik edota Donostiako hiri gainetik hegaldi bat egin nahi baduzu, bertan duzu aukera!
Bestalde, arrantzalea bazara, gure etxetik kostaldeko arroketara minutu gutxitan iritsiko zara, bertan kanaberaz edota urpeko arrantza egiteko aukera edukiz. Urpekaria bazara, etxetik bertatik izango duzu Kantauri itsasoko fauna eta flora ezagutzeko aukera.
Surf eta piraguan ibiltzeko asmotan bazabiltza berriz, inguruko herrietan eskaintza zabala aurkituko duzu. Zarauzko hondartza eta Donostiako Zurriola hondartza bezalako gutxi aurkituko dituzu Kantauri itsaso guztian surfa egin ahal izateko!
Donostiako Alde zaharrean berriz, gure herrialdeko pintxo goxoenak dastatzeko aukera izango duzu. Non izango duzu bada, miniaturazko sukaldaritza famatua dastatzeko aukera hobea?
Eta sagardotegietara edota txakolindegietara hurbildu nahi baduzu Getariako txakolindegietara edota inguruko sagardotegietara joan besterik ez duzu. Txakolina, Getaria eta Zarauzko zonaldeko mahatsarekin egindako ardo zuri bat da.
Udan berriz, Donostia, Orio, Zarauz, Getaria, Hondarribia edota iparraldeko kostaldeko hondartza zoragarrietan eguzkia hartzeko aukera izango duzu...