top of page

Igeldo nekazal turismoa kostaldean dago, Donostia eta Orio artean, bakoitzaren erdigunetik 15 minutura.

Donostiatik iristeko, A8 autobideko "Donostia M - Ondarreta" irteera hartuz, Tolosa etorbidetik eta Zumalakarregi pasealekutik Ondarretako hondartzaraino iritsi beharko duzu. Miramar Jauregiaren azpialdean dagoen tunela igaro baino lehen, ezkerretara hartu eta Ondarretako hondartzatik jarraituz Igeldoko aldapa igotzen hasi beharko duzu. Igeldo herria eta kanpina atzean utziz, Oriorantz doan bidea hartu eta, Ekaitz erretegira iritsi ondoren, kostalde guztia begiztatzen den bidea jarraitu beharko duzu parke batera iritsi arte. Parketik beherantz doan bidea hartuz gure etxera iritsiko zara.

Bizkaitik autopistaz bazatoz, Zarauzko irteeran atera eta Oriorantz hartu beharko duzu. Orio herriko azken etxeak pasa bezain pronto, ezkerretara dagoen bidea hartu eta Igeldorantz abiatu. Orioko Benta pasa bezain pronto parke bat ikusiko duzu; ezkerretarantz jaisten den bidea hartuz gure etxera iritsiko zara.

Donostia - Ondarretatik sartzea gomendatzen dizugu.

bottom of page