top of page

IGELDO TURISMO

Igeldo nekazal turismoa kostaldean dago, Igeldo mendian, Donostia eta Orio artean. Gure etxea 2005ean inauguratu genuen eta bertan harreman pertsonalizatua eta familiarra aurkituko duzu. Sei gela bikoitza ditugu, denak bainugela eta telebistarekin. Tximinia duen egongela eta sukaldea ere erabilgarri izango dituzu. Etxe guztian berogailua eta wi-fi zerbitzua dago. Erretegi bat ere eskura duzu.

  Bertan, mendiaren eta itsasoaren lasaitasunaz gozatuz ekintza ezberdinak egiteko aukera izango duzu.

   Igeldo nekazal turismoa Donostiatik gertu dagoenez, hiri honen edertasunaz ere gozatu ahal izango duzu.

   Gure etxetik era errazean iritsiko zara Donostiako erdigunera, Haizearen Orraziak, Kontxako eta Ondarretako hondartzak edota Alde Zaharra bezalako leku esanguratsuak bisitatzeko aukera eskura izanez.

   Datuak Babesteko Legearen arabera

¡Bien! Mensaje recibido

bottom of page